Aprendiendo a Convivir EDEXTwitter



















ActualidadListas todasBuscar noticiasBoletínDerechos de autor

Arrazakeriaren kontrako "flashmob" bat egingo dute asteartean Donostian
Eguna: 20.03.2012 | Iturria: www.berria.info

Donostiako Usandizaga BHIko ikasleak.
Donostiako Usandizaga BHIko Diseinu Grafikoa moduluko ikasleek antolatu dute. 10:30ean, Artzain Onean izango dira.

Donostiako Usandizaga BHIko Diseinu Grafikoa moduluko ikasleek arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako flashmob bat antolatu dute astearte honetarako, Donostian (10:30ean, Artzain Onan). 56 elkarteetako kideak izango dira, haien arabera.

"Etorkinen inguruko zurrumurru diskriminatzaileak" daudela salatu dute. "Lata edo potoak zurrumurruaren sinbolo dira (poto egitea akats egitearekin harremanduz), eta bat entzuten dugun bakoitzean antizurrumurru alarma jotzeko eskatuko da".

Asteazkena arrazakeriaren kontrako nazioarteko eguna da. Igandean, SOS Arrazakeria, Medicus Mundi eta Euskadiko ONG Kordinakundearen martxa izango da Donostian.

 EDEX 2007-2015