Aprendiendo a Convivir EDEXTwitter



















ELKARBIZITZA IKASGAI pakete didaktikoak honakoak dakartza:

Bitartekarientzako gida.
Hezitzaileen hausnarketa eta ekintza biltzen dira, gizarte abegikorra lortzeko.

Sei pelikula
Hogei minutu inguruko istorio dramatizatuak, “Bizitzaren Abentura” sailekoak. Kolonbiako ume talde bat da protagonista, eta euren eguneroko bizitza erakusten digute. Kolonbiakoak izan arren, gure eskola-umeen bizitzatik hurbil daude.

Sei Unitate didaktiko
Antzeko egitura duten sei unitate didaktiko

Argumentuaren laburpena
Sentsibilizaziorako gai nagusia
Unitate didaktikoaren ikuspegia
Helburuak
Hiru hezkuntza esparruetarako orientabideak
Jarduerak

Proposatutako irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak aurkezteko modua dela eta, bitartekarien lana erraztu egiten da, lan hori hezkuntza formalaren zein ez-formalaren markoan eginda ere.

Eskolaren kasuan, Tutoretza, Hizkuntza eta baliabidearen Ezagutza arloetan daude kokatuta. Aisialdi hezigarrian ari diren erakundeen kasuan, sei motatako jarduerak egingo dira: soziodramatikoak, sorkuntzakoak, eraikuntza kolektibokoak, lankidetzakoak, erlazio mailakoak eta jaiak eta jardunaldiak.

 EDEX 2007-2015