Aprendiendo a Convivir EDEXTwitter



















EDEXFitxa teknikoa

EDEX gizarte-ekintzako irabazi asmorik gabeko erakundea da, Euskal Autonomia Erkidegoan (Espainia) sortua 1973n. Haurren eta nerabeen garapena sustatzeko helburuarekin sortu zen, eta heziketa arloko erantzunak eman nahi dizkie unean-unean gure gizarteak bizi dituen gatazkei. Gure konpromiso soziala honakoetan oinarritzen da: gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze programen garapena arriskuan dauden adin txikikoekin, balioetan oinarritutako heziketa eta drogamenpekotasunen arreta, batez ere prebentzioan jarriz indarra.

Era berean, material eta baliabide didaktiko ugariren sorkuntzan espezializatuta gaude; izan ere, ehun argitalpen inguru ditugu, hainbat euskarritan (inprimatua, ikus-entzunezkoa, digitala). Gizarte-ekintzako katalogo zabala, bi esparru nagusitan sailkatuta:

  1. Osasunerako eta drogamenpekotasunen prebentziorako heziketa.
  2. Herritarrentzako hezkuntza.

Bigarren esparru horretan hartzen du zentzu berezia kulturartekotasunerako hezkuntzaren alde egin dugun apustuak, eta Elkarrekin Bizitzen Ikasten horren adierazle argia da. Apustu horretako edukiak beste esparru batzuetarako egiten ditugun heziketa proposamenetan ere sartzen dira (www.osasunkume.net, www.solasegitekoipuinak.net), eta orain web orri honetan aurkezten dugun heziketa esperientzian ere gauzatzen da.

Immigrazioaren fenomeno gero eta ugariagoaren aurrean izan daitezkeen eta beharrezkoak diren erantzun ugarien aurrean, EDEXek, berriro ere, heziketa erantzunak prestatzeko apustua egin du. Belaunaldi gazteenei gainontzeko kulturetara gaitasun kritikoz hurbiltzeko balio, jarrera eta eskumen egokiak eskaintzeko asmo argiarekin.

El arte de vivir en paz y armonía con la diferencia, y de beneficiarnos, serenamente, de la variedad de estímulos y oportunidades que comporta, es una de las habilidades
 EDEX 2007-2015