http://www.ikuspegi.org/eus/main.htm
Immigrazioaren Euskal Behatokia, Ikuspegi, EAEn atzerritarren immigrazioaren fenomenoaren aintzatespen sistematikorako tresna da.
http://apliweb.mec.es/creade/index.do
CREADE (Hezkuntzan Kultur Aniztasuna Artatzeko Baliabideen Zentroa) CIDEren (Heziketa arloko Ikerketa eta Dokumentazio Zentroa) proiektu bat da eta, beraz, MECena (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa). Gizarte eta hezkuntza arloko profesionalek kultur aniztasunari eta beronen inplikazioei buruz dituzten kezkei erantzuteko sortu da, eta erreferente bihurtzeko asmoa dauka, bai estatuan zein nazioartean.
http://www.aulaintercultural.org/sommaire.php3?lang=eu
Aulaintercultural erakundearen oinarrizko helburua kultura desberdinen arteko errespetuaren eta bizikidetzaren aldeko heziketan aurrera egitea da, indarkeriarik gabeko espazioak sortuz eta ekonomia, kultur edo sexu arrazoiengatiko diskriminazioa borrokatuz.
http://www.edualter.org/
Bake, garapen eta kultura aniztasunerako heziketa baliabideen sarea.
http://www.proyecto-atlantida.org/
Talde honen xedea da eskola publikoak gaur egun dituen arazoei buruzko gogoeta egitea, eta, era berean, hobekuntzak proposatzea, gurasoen zein irakasle eta ikasleen egoera sozial, afektibo eta ekonomikoa kontuan hartuta, betiere, eskolaren antolamendu eta funtzionamendu demokratikoak ahalbidetuko dituzten balioak garatzeko asmoarekin.
http://www.bantaba.ehu.es/bantaba/index_eu
Giza garapenean, hezkuntza globalean eta herritarren partaidetzan lan egiten dutenentzako edo interesa dutenentzako baliabide sorta. Bost sarrera desberdinen bitartez, dokumentazioa, lotura, proposamen didaktikoak, erreferentzia bibliografikoak eta giza garapenaren, elkartasunaren eta zuzentasunaren (bere dimentsio guztietan) ikuspegitik gizartea eraldatzeko lan egiten dutenentzako erabilgarriak izan daitezkeen zenbait tresna eskaintzen ditu.
http://www.educacionsinfronteras.org/
Educación sin Fronteras nazioarteko bokazioa duen GGKE bat da. Laikoa, independentea eta irabazi asmorik gabekoa da. Solidarioa da egoerarik txarrenean eta baztertuta dauden giza populazio eta kulturekin, eta garapen bidean dauden herrialdeetako heziketa arazoen gaineko gogoeta eta azterketa egiteko espazio gisa sortu zen.
http://www.intermon.org/
Intermón Oxfam egoera txarrean dauden populazioekin eta populazioentzat borroka egiten duen erakundea da, mugimendu global handi baten parte gisa. Erakundearen helburua bidegabekeria eta pobrezia desagerraraztea da, eta gizon-emakume guztiek beren eskubideak guztiz gauzatzeko eta bizitza duina izateko egiten du lan.
http://www1.universia.net/CatalogaXXI/C10066PPESII1/E150535/index.html
Valentziako Erkidegoko Elkartasunaren eta Boluntariotzaren Fundazioa erakunde pribatua da, irabazi asmorik gabekoa. Generalitat Valencianako Conselleria de Bienestar Social eta Bancajak sortu zuten 2001eko martxoaren 9an. Fundazioaren helburua boluntariotza bultzatu, sustatu eta ahalbidetzea da, bai eta elkartasuna ere, Valentziako Erkidegoan beharrizana duten pertsonekin, eta, era berean, asistentzia eta gizarte-zerbitzuak bultzatzea Valentziako Erkidegoaren eremuan.
http://www.interculturalia.org/
Pentsamendu-taldea da, irabazi asmorik gabekoa. Helburua hezitzaileen eta gizarte-agenteen trebakuntza da, bai eta sentsibilizazioa eta kontzientziazio soziala ere, kultura aniztasunaren esparruan.
http://www.stop-discrimination.info/
Europako Batzordearen web orria, diskriminazioaren aurkakoa. EB osoko “Aniztasunaren alde. Diskriminazioaren aurka” kanpainarako informazio-iturri gisa balio du. Era berean, Europako Batzordeko Zuzendaritza Nagusiak enplegurako, gizarte-gaietarako eta diskriminazioari aurre egiteko aukera berdintasuna ezartzeko abiarazitako neurriei buruzko oinarrizko informazioa ere aurkituko duzu.
http://www.educared.net/futuro/
Arrisku egoeran dauden ume eta gazteentzako heziketa sarea sortzeko tresna. Integrazio-proiektua da, eta ekintza-ardatz bi ditu abiapuntu: osasunerako heziketa eta garapen komunitarioa. Halaber, batetik, teknologia berrien erabilera eta ezagutza, eta, bestetik, ezagutza eraikitzea eragiten duten talde-dinamikak integratzen ditu.
http://www.mondialogo.org
Mondialogo erakundearen asmoa kulturen arteko elkarrizketa, ulermena eta gazteen arteko trukea sustatzea da. UNESCOk eta DaimlerChryslerrek bultzatu dute elkarrekin.
Helburua da kultura aniztasunak daukan garrantziari buruzko informazioa aurkeztea, eta, batez ere gazteak, kulturen arteko trukearen beharrizanaz eta abantailez konbentzitzea.
http://portales.educared.net/convivenciaescolar/gestiondecentrosinterculturales/home.html
FETE-UGT-ren Idazkaritza Teknikoaren proposamena da kultura arteko zentroen
kudeaketarako irizpideak sustatzeko
http://www.afs-intercultura.org
AFS Intercultura Espaņa, irabazi asmorik gabeko boluntariotzako elkarte bat da, ez duena inongo lotura erlijioso edota politikorik. 1954tik aurrera, kultura arteko hezkuntza-aukerak bultzatzen ditu bidezkoagoa eta baketsuagoa den mundua sortzeko beharrezkoak diren ezagutzak, trebetasunak eta ulermena pertsonei garatzen laguntzeko asmoz. Estatus aholku-emailea du Nazio Batuen (EGK), UNESCO eta Europako Kontseiluaren aurrean. Espainiako Gazteria Kontseiluko kidea da, eta Gazteriaren Institutuan (Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerio) erregistratu dago.
http://www.intolerantesanonimos.org/index_cas.php
Diskriminazioa pairatzen duten pertsonei, diskriminazioaren aurka borrokatu nahi dutenei eta une batzuetan intolerantzia bere barnean aurkitzen dutenei laguntza eta baliabideak eskaintzen dizkie, Gazteriaren Erakundearen ekimena da. http://www.gitanos.org/servicios/quienes/home
Fundación Secretariado General Gitanokijito herriaren dimentzioi guztietan erabateko sustapena uzitzen du. Helburu honekin ijitoaren erkidegoarentzat politika aktibagoak garatzeko ekimenak gauzatzen dituzte eta kolektibo honi zerbitzu konkretuak eskaintzen dizkiote.
|