Aprendiendo a Convivir EDEXTwitter



















ActualidadListas todasBuscar noticiasBoletínDerechos de autor

Immigrazio gaietarako aditu batzorde bat sortu du Gipuzkoako Aldundiak
Eguna: 18.01.2012 | Iturria: www.berria.info

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza.
Etorkinen eskubide politiko, ekonomiko, sozial, kultural eta linguistikoak aztertu eta sustatzeko batzorde bat sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Batzorde hori alor ugariko hamazazpi adituk osatuko dute; horien artean daude Kontseiluko idazkari nagusi izandako Xabier Mendiguren, Petra Elser irakaslea, gatazkak konpontzen aditua den Princess Koroma, Ahmed Anhari politologo eta abokatua, eta Jakue Pascual soziologoa. Atzo aurkeztu zuten batzordea Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok eta immigrazio zuzendari Marcos Nanclaresek, Donostian. Aldundiak immigrazio gaietan egingo dituen politiken «bizkarrezurra» izango da batzordea, Garitanoren arabera.

Lotura duten URL helbideaks:

 EDEX 2007-2015