Aprendiendo a Convivir EDEXTwitter



















Berezi eta osagarri proposamenak arlo hauetan aplikatzeko:

Familia: oraindik ere, familiaren zeregin nagusia da umeen etorkizunerako eta garapen psikikorako funtsezko premia eta harremanei erantzutea. Zeregin horren bidez, gizartean onartuko balioekin harremanetan jartzen ditu umeak eta taldearen irudikapenak eta balioak helarazten dizkio, ezinbestekoak direlako neska-mutilak garatzeko eta egokitzeko.

Eskola: Eskola, balioak sustatzeko ekintza-hausnarketa eremua da. Gure kulturaren zenbait adierazpide ikusteko eta beste ˝abardura batzuk, garapen-bidean dauden beste kultura batzuk ezagutzeko aukera eskaintzen dugu: balio berriak. Eskolak bere jarrera izan behar du errealitate horren aurrean. Gertakari horren aurrean, inolako jarrerarik ez badu, aukera bat egiten duela jakin behar du, eskolak berak une oro helarazten dituelako kulturako jarrerak eta balioak. Horren ondorioz, helburuak zehaztu behar ditu curriculum-proiektuan eta honako alderdi hauei buruzko edukiak, metodologiak eta ebaluazio-moduak.

Aisialdi hezigarriko zentroa: aisialdian oinarritutako hezkuntzan, bestelako gizarte-eskaintzen nabarmentzen ez dituzten giza balioak garatzea da funtsezkoena. Aisialdia, gizatasuna berreskuratzeko esparrua eta aukera da.

 

 

 EDEX 2007-2015